XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LUR-IKHARA

Joanden asteko aro tzarraz harrituak baiginagoden, erraiten ahal dugu deus guti izan direla hemengo kalteak, ikhusirik zer izigarrikeriak gerthatu diren bertze hainiz eskualdetan.

Bizkitartean, Chubero aldean, uharrak ereman du zubi bat, bi neskatcha gazte eta muthiko gazte bat handik iragaiten zirelarik, eta hiruak itho dire.

Gutik egin du laugarren bat ere ez baita hor aurkitu, ez baizen zubitik urrun, desmasia hori gerthatu denean.

Hainiz tokitan, ihaurtzuria erori da etchetarat, eta erre ditu jendeak.

Harriak ere funditu du herri frango Frantzia barnean, eta gure ganik aski hurbil diren eskualde batzuetan.

Hoik guziak zerbeit bat badire, eta bizkitartean erran dezaket ez direla oraino hurbilzen Frantziako bertze eskualde batean gerthatu den desmasia izigarritik.

Azkeneko aldian erraiten nautzuen, lur-ikharak ezin geldituak zirela aspaldian hasiak diren toki zenbeitetan; hala nola Italia beherean, Portugalean eta Ameriketan.

Ez nuen uste aldi huntan mintzatu beharko nitzaizuela, ez bertze erresumetako lur-ikharez, bainan Frantziako berekoez.

Ezen lur-ikhara bat izan da Frantzian, gure hemengo lerro berean, Italiako aldetik, Méditerranée deitzen den itsasoaren gaineko aldean diren eskualdetan, Espainiako mugetaraino.

Beren soldadogoarentzat toki hetan ibili direnek badakite non diren Toulon, Aix, Marseille, Avignon, Montpellier, Cette, Béziers, Narbonne, Perpignan.

Hoik guzietan, eta oraino gorachago, lur-ikhara hori hedatu da.

Joanden ortziralean zen, ilhun hastean, bederatziak eta laurdenetan.

Hemen ere, tenore hartan, haize zirimola handi batekin uria ginuen jauts-ahala.

Lur-ikharak guti iraun du, bainan inharosi ditu bazterrak.

Jendea oraino oherat joaitekoa baizen, laster ilki da etchetarik.